jueves, 27 de enero de 2011

Hemofilia eta kirola


Hemofiliaren sintomak ezagututa, askok pentsatzen dute gaixotasun hau pairatzen duten pertsonak ahulak direla eta ezin dituztela kirolak praktikatu, zauriren bat jasango dutenaren beldurrez. Hala ere, egia esanda badirudi kirola onuragarria izan daitekeela hemofilia edo bestelako koagulazio arazoak dituzten pertsonentzat.
Izan ere, muskulu osasuntsu eta indartsuek, artikulazioak babestuko dituzte egunean zehar sortu daitezkeen odol jarioetatik.
Hori horrela izanik, ondorengo irudian hemofilia duen pertsonarentzat kaltegarriak liratekeen kirolak ageri dira, berarentzat komenigarriak direnekin batera.


Hala ere, lesioak sortzen badira, kirola uztea gomendatuko da.



2 comentarios:

  1. Inoiz ez nuen pentsatu hemofilikoek kirolik egin zezaketen edo ez, baina argi geratu zait azalpen honekin.
    Muskulu sendoak behar badituzte onenak igeriketa eta txirrindularitza! :)

    ResponderEliminar
  2. Badirudi kirola gaixotasun guztietarako onuragarria dela..

    ResponderEliminar